XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan den hau egia da bai operazio logikoei dagokienean eta baita ezagutzen lorpenari dagokionean ere.

Azkenik, taldeak, gauzak errazteaz gain, badu beste alderdia ere: bakoitzaren ezagutzak bestearen osagarri izatea.

Honela taldeak afektibitatearen eta ezagupideen aldetik parte hartzea bera da kontzientizazio eta lasaitasun bide ikaslearentzat, eta bere jarrera, balore eta erreflexu sakonetan eta auto-hezkuntzan beharrezko dituen zabaltasuna, autonomia eta sormena garatzeko laguntza ematen dio.

2) Ariketa eta teknikak
a) Informazioak bilatu eta jasotzeko ariketak
- Eskurakoi dauden ikusizko tresna nagusiak menderatu,
- hiztegi mota guztiekin lan egin,
- oharrak hartu hitz-giltzez baliaturik:
- testu batetik,
- ikusentzunezko mezuetatik,
- ahozko hizketaldietatik,
- ikerketarako galdesortak antolatu (hizkuntz behar eta motibazioak barne direlarik),
- eskurakoi dauden iturri dokumentalak ezagutu, fitxategiak erabili,
- dokumentu idatzi eta ikusentzunezkoetatik laburpenak egin,
- inkesta-teknikak,
- entrebistak egin,
- bildutako dokumentuak sailkatu
.

b) Birformulazio-ariketak
- Hitz-giltza edo hartutako oharretatik ahozko hizketaldiak moldatu,
- laburpenak, planak prestatu,
- irakur-fitxak idatzi
.

c) Produkzio konbergente-ariketak
- Komentarioak, (...).